Euskaldunik gabe eta euskararik gabe ez dago euskal senarik.
Hori argi dugu.
Euskarak Euskal Sena garraiatu du mendez mende, eta euskaldunok euskaraz bizi beharko dugu, Euskal Sena mantendu dadin nahi badugu. Arbasoen bizitza-aroa amaitu zen, baina beraien munduikuskera euskaran fosilizaturik gelditu zen. Gure aukerek erabakiko dute bizirik iraungo duen ala, Historiako hainbeste kolpeen ondoren, azkenik desagertuko den.
Euskara ikastea ez da aditz-taula, hiztegi bat eta joskera motak ikastea, soilik. Euskara ikastea euskarak gordetzen duen munduikuskera eta gizarte-ikuskera berezia ezagutzea, eta maitatzea, izan beharko litzateke ere.
Altxor hori ezezaguna egiten zaigu, gehienetan. Dasta ditzagun diamante txiki batzuk.
Edukin honi buruzko bertsio luzeagoa nahi baduzu, jo Euskal Senaren Oinarrizko Dokumentura. Gako hauei buruzko bertsio laburrak nahiago badituzu, jarraitu hemengo gakoetan nabigatzen.
Urtzi
Euskarak Sena garraiatu du mendez mende… eta euskaldunok euskaraz bizi behar eta beharko dugu, bestela ez gara euskaldunak izango.
Euskara, aditz taula, hiztegia, joskera motak, mitologia, historia, geografia, literatura, hizkuntzalaritza… ikasiz euskarak gordetzen duen munduikuskera eta gizarte-ikuskera berezia berreskuratzen dugu, jakinda, bidean fleko batzuk utziko ditugula eta beste jasoko ditugula jakitun, ezer ez baitadago inon geldirik eta ezer ez baita inoiz berdina. Nortasuna, herritartasuna, sena, instintua, intuizioa bera… aldatuz doaz etengabe. Kontzientzia eukinda, aurreko guztia berreskuratzearekin batera, gaurko gure beharretara moldatzeko beharrean aurkitzen gara. Gero gerokoa.
Eta euskara eta euskaldunok oso zehatzak gara. Egoera berehala diagnostikatu, irtenbidea eman eta jarraian lanean jarri.
Etengabeko lanak eta mugimenduak definitzen gaituzte. Lanean eta mugimenduan garatzen dugu euskara eta euskarak garatzen gaitu.
Horregatik historian zehar idatzi dugu gutxi, bertsotan kantatu dugu asko eta 26.000 baserri inguru, milaka txabola eta borda, zein 800 jentilarri eta abar eraiki ditugu.
Lanera!
Xabier Renteria-Uriarte
Dei polita eta motibagarria! (besteen artean, “Lanean eta mugimenduan garatzen dugu euskara eta euskarak garatzen gaitu”)