Gure Kulturaren Funtsa

Haria

URREZKO HARIA: Euskal Senaren bizipenak


Ziordiako Bilkuran, 2019an, Euskal Sena sintetizatzea proposatu zen,
bakoitzak zein moduan bizi duen komunean jarriz.
‘Urrezko Haria’ bezala ulertu zen gure senaren esperientzien kate hau.
Nola bizi duzu zuk, ala bizi izan duzu uneren batetan?
Partekatu azpian, iruzkinetan.


Gezurrik gabeko espazioa,
hori da Euskal Sena.


Euskal Sena da, jateko orduan, besteari zati handiena utzi; eta, lan egiteko orduan, zakurik pisutsuena aldapan gora zuk igo.



Euskaldunen jokabidia baldintzatzen duen
euskerak gordetako
ikuskera jatorra.


Euskal Nortasuna, Izaera, Identitatea.


Geure izakera, geure kosmoikuskera, geure jokaera.


Euskal muina, gure ardura eta
herri mina.


Sena eta izena dugu euskal etxetik,
kulturatik datorkigun lorea.



Sena da bizitza duen guztiarengan egokitze prozesua bideratzen duena.


Izenari edukin osoa ematen dion
Izana.


Euskal Senaz pentsatzean hauxe zetorkidak burura:
Konexioa eta lotura Amalurrarekin, unibertsoarekin, izaki guztiekin, nire (eta gure) indigenatasunarekin.
Eta gauza hauen berreskuratzeko eta indartzeko beharra.

Inguruarekin harremanetan, hartzen dugun hitzezko joera jatorra.

Lurpetik lañoa darit,
eta adiera dagit.
Hor dagoena hori da,
gu hemen gara,
eta horren koska zertan dan
jakin badakigu.


Euskal Sena es para mí: Yo.
Es mi esencia, es mi naturaleza.
Es la unión de Cielo ‘Utza’ y Tierra ‘Lurra’,
y todo lo que fluye a través de ella, en ella, por y para ella.
Es el fluir orgásmico de la Vida.


Euskal Senaz jardutea da gauza bakoitzari dagokion hitza egokitu.
Euskal Sena dugu egokitzapena, euskaldunok egoerei eta jendeari egokitzea dugu jokaera. Hika hizkera ez da kasualitatea.



Gizakiaren nitasun eta nortasun adierazgarritasunaren oinarria.



Euskal Sena edukitzea burujabea izatea da.


Euskal Sena neretzat da:
. Gure izkuntzaren baitan daude jakinduriak joan biltzen eta sakonki joan ulertzen, kontzientzia izan ondoren, orainatik gure bizitzan barneratu.
. Amatik jasotako zuzentasuna, maitasuna, partekatzeko grina, eta abar. Eta baita, aitatik, babesa, aita izana, langilea izatea.


Erdal itsas zabalean lehortzen doan azken tanta eder gero eta txikiagoa da euskal sena.


Euskal Sena matristika eta naturalismoa darion enborra da.


Sabiduría popular frente a tecnicismos académicos.
La creatividad se está perdiendo,
a la espera de lo que diga el próximo experto.



Sena, Seña, senua, sinua, si/no, signo.
Sena, izena.



Afirmacion del sí. Pertsonaren kalitatea, virtud personal. Herri komunitatea, desagertzen ari dena. Europan “ni” hori desbaluatuta. Elkarbizitza. Zentzu zibikoa. Zu zara zure osasunaren arduraduna. Vitalidad, positividad, optimismo. Ausencia de sexismos. Generosidad, valentía.


1. Euskal Sena y Cultura Matri son dos caras de la misma moneda. Euskal Sena es la construcción del sujeto, la Cultura Matri es su espacio de interrelación colectiva.
2. Euskalduna naiz eta harro nago.
3. No hay pueblo burujabe sin personas burujabes. Personas burujabe para que Euskal Herria sea burujabe.
4. Har eta eman.
5. La importancia del vacío como el lugar de la memoria transgeneracional, del conocimiento y creatividad.
6. En la persona conviven el bien y el mal, marco para tensión y combate creativos para ejercer la libertad de elegir.
7. Identidad grupal/comunal.
8. Amor entre los seres humanos.
9. Cultura del Eztabaida.



Euskal Sena le da significado a Euskalduna naiz eta harro nago! Hace crecer la autoestima del euskaldun, impulsando la necesidad y el querer el uso del euskera. Algo parecido a la “concienciación” de Euskaraldia, pero desde la emoción, que es donde está la fuerza y la verdadera capacidad de decidir en una persona.


  1. Ziordin buru jotze gehiegi ikusi nuen, pentsamenduari buelta gehiegi, 5-6ren gain izan ezik, hala ere euskal gose daukadanez, ontzat eman behar dut, euskaldunok patxadaz aritzeko aukera gutxi sortzen dugu eta.

    Eta delako euskal sen hori, euskal herria bera, ez dira historiaz euki dezakegun gogoramena, erdal itsas zabalean lehortzen doan azken tanta eder gero eta txikiagoa baizik.

    • Xabier Renteria-Uriarte

      “Erdal itsas zabalean lehortzen doan azken tanta eder gero eta txikiagoa da euskal sena”. Ederra…

      (Eskegiko dugu goian, arazorik ez baduzu).

  2. eskegi nahi duzun lekutan.

    Dena dela hainbeste helbide elektroniko nikoren artean galdu egiten naiz.
    Hona beste ekarpen pare bat:
    1. Erdaraz ari garenean euskal senetik ateratzen ari gara.
    2. Espainola (español) hitza jarri duzu nonbait, euskal senez jokatuta erdara jartzea dagokionean. Bestela, 1923an Primo de Rivera militar erdaldun diktadoreak behartu zuen bere “mauka”tik ateratako dekretuz, gaztelerari, ondoko nazioko hizkuntzari, espainola deitzea. Laister 100 urte beteko du espainolkeria horrek. Nire aldetik milaka pertsonak jadanik jakin izan dute gaztelera, gaztelera dela, inola ere espainola. Eta Googlen eta Wikipedian ere aldatzea lortuko dugu denok norabide horretan arraun egiten badugu. Aupa!

    • Xabier Renteria-Uriarte

      Gaztelania ala Espainiera, zein erabili… Batak ala besteak aldekoak eta aurkakoak, euskalduntasunaren ikuspegitik.

      ‘Espainiera’ erabiliz azpimarratzen den alde bat, honakoa: gaztelania dela espainiar hizkuntz bakarra.

      Hots, euskara ez dela espainiarra.

      (Hau literalean horrela da, oinarrizko lojikari jarraiki: espainolak frantsesak ez direnez, euskara ezin espainola izan Espainian hitzegina izateagatik, Frantzian ere hitz egiten delako eta, era berean, frantsesa izango zelako).

  3. Inguruarekin harremanetan, hartzen dugun hitzezko joera jatorra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Sustatzailea: WordPress & Itxura egilea: Anders Norén