Euskal senak, eta bera gaur eta hemen zehazteak, behar gaitu
Prozesu hau martxan jarri dugu Euskal Senaren misterioa desestaltzeko. Euskal Senari jarraiki, Euskaldun bizitza egiten jarraitu dezagun, euskal sentipenaz.
Esan dugunez, gai hau ez dagoelako oraindik ‘Euskal Gaiak’ deritzon ikerketa eta ikasketen baitan, ezta agendan. Eta, erronka hau burutzeko, nazio partaidetza aproposa eta, are gehiago, ezinbestekoa delako.
Gure lana prozesua abiaraztea baino ez da. Nazio mailan mogi dadin nahiko genuke, eta hara horregatik orain arteko lorpenen sintesi hau. Euskal talde, eragile eta interesatu guztiok deituak gara Euskal Sena gure belaunaldian bereiztera, milurte honen hasieran, ondorengoei proposamen eta oinordetza gisa.
Prozesu hau ez litzateke inoiz amaitu behar, Euskal Herria bizirik mantenduko bada behintzat. Gure asmoa eztabaida nazional bat piztea da. Badelako Euskal Sen bat, baina sen hori bakarrik gorpuzten da Urlian, Sandian, eta Berendian; bakoitzak bere eran. Gutariko bakoitzak badu, beraz, zer esan eta zertan lagundu Euskal Sena nola ikusten dugun itxuratzeko. Horrela ere, prozesuak jarraituko badu, hurrengo belaunaldiek beraien era eman ahal diezaioten.
Eta berdin dio atzerritarrek, ala herritar arrotzek ere, idealtasunak ala utopia bat eraikitzen ari garela aurpegiratzen badigute. Jakina baietz. Baina Euskal Sena euskaldunek itxuratzen edo hautatzen dutena izango da, besterik ez. Edozein errealitate mailan hori gorpuzten utziko ez badigute ere, ondo jakin ahalko dugu zein den gure herri instintua. Guk euskaldunok, euskal sena daukagunok eta berari leial mantendu nahi dugunok, zehaztuko dugu zer den guretzat Euskal Sena, ez beste inork.
Fase hau arrakastatsua bada, Euskal Sena kolektiboki eta taldeka esploratzea eta lantzea izango da hurrengoa, auzolanetan, gure senari jarraiki. Ekimen burujabeak dituzten Auzolanak Batzarretan gorpuztuz, eta Herri-jabego ukigarriak eta ukiezinak sendotuz, etorkizunean egitura honen eta bere bermea den Zuzenbide Piriniarraren utopia gureganatzen lagunduko dugu. Oraindik Estaturik gabe ere, gure burujabetza indartuz.
Marik urrezko haria bere goruan harilkatzen zuenean, lurrera sartuz, gu eta lurra lotuz, barnean datzan hutsaren osotasunerarte, oraindik ere ber-bizi dezakegun Euskal Sena harilkatzen ari zigulako ere. Milurte honetako Euskal Senan oraindik ez bait da sentipen bat desagertu: Euskalduna naiz eta harro nago! aldarrikatzen duena.
Edukin honi buruzko bertsio luzeagoa nahi baduzu, jo Euskal Senaren Oinarrizko Dokumentura. Gako hauei buruzko bertsio laburrak nahiago badituzu, jarraitu hemengo gakoetan nabigatzen.
Utzi erantzuna