Euskalsenduna euskal sena gorpuzten eta praktikatzen duena da, sen horrrekiko zintzotasunez eta koherentziaz biziz. Euskalsendun militanteak herria eta kultura Euskal Senaren gainean berpizten laguntzeko konpromezua hartzen duena da. Euskalsendun gisa euskaldun peto berpiztu eta gozatu ahalko dugu.
Euskal nortasuna eta izaera berreskuratzea ezinbestekoa delako, Amaren Sua berpiztuko dugu. Botere arrotzen aurka, galduko ditugu soloak eta errentak, baina berpiztuko dugu. Supiztekoa kenduko digute, eta eskuekin berpiztuko dugu. Eskuak ebakiko, eta besoekin lortuko. Besorik gabe, bularrik gabe, eta arimarekin berpiztuko dugu gure amaren sua. Hilen gara, gure arima eta oroitza galduko dira, baina gure amaren suak iraunen du garretan.
Edukin honi buruzko bertsio luzeagoa nahi baduzu, jo Euskal Senaren Oinarrizko Dokumentura. Gako hauei buruzko bertsio laburrak nahiago badituzu, jarraitu hemengo gakoetan nabigatzen.
Utzi erantzuna