Euskarak baditu beste hainbat alde interesgarri, bizitzaren ikuskera maitalea, baikorra, eta bizitzaren goreslea erakusten dutenak. Hasteko, edozein pertsona laguna daukagu, ezagun zein ezezagun, eta besterik adierazi ezean (Zenbat lagun heldu ziren? edo Hamasei mila lagun bildu ziren estadioan).
Eta edozein harreman elkarrekikoa dugu. Guretzat ‘erlazioa’ harremana edo ‘hartu-emana’ da, gure erlazioak menperatze eta zikoizkeritik gabekoak direla islatuz. Are gehiago, elkarrekikotasuna guretzat identitate mota bat da berez: talde jarduerek identitate berezi bat hartzen dute horretan, beraiek ere zerbait bereiziak direlarik eta berezko boterea dutela (elkar eransten delarik).
Maitasunez gainditzen ditugu niakeriak eta diruzalekeriak, irizpide berari jarraiki. Diruzalekeriak maitasun jokaerez gainditzen ditugu (muxu-truk). Zerbait urkoagaitik egitean ala gure horretatik ateratzean maitasunez ematen dugu (amore eman).
Baikortasunaz bizi gara, bait- aurrizki baieztatzailearekin; ahalezkoak (posibleak diren aukerak) ba- aurrizkiagaz adieraziz; eta ba lokailu baieztatzailea eta indartzailea sarri erabiliz (beste hizkuntzetan euskaldunek ‘pues’ eta bere paraleloak sarri erabiltzera daroana).
Bizitza ospatzen dugu. Existentzia indartuz: inor ez, ezer ez, inoiz ez… Eta existentzia eza onartu behar dugunean ere, hori baietsiz: bada ala ez bada…
Edonola ohiturak garrantzi handia du gure artean, berezko partikula modal batek eta bere erabileraren maiztasunak erakusten dutelarik: ohi.
Inor ez engainatzen saiatzen dugu, errealitatearekiko leialak izaten. Norbaiti zerbait kontatzean, ziurra dena eta ziurgabea dena ondo erakusten dugu. Zerbait guztiz ziurtzat hartzen ez badugu, lekuko izan ez bagaitu, horrela aurkezten dugu, bide edo dirudienez partikulak esaldiari erantsiz. Entzunagatik dakiguna komunikatzen badugu, horrela ñabartzen dugu, omen eta ei partikulekin. Gure baieztapenak egite ukaezinak ez direla onartzen dugu, ote edo ete erantsiz. Eta ez dakigunari buruz jakin mina pizten dugu, galderak egitean enfasia jarriz, al partikularekin.
Zintzotasuna eta emandako hitza hil ala bizikoak dira gure artean. Zintzoa hitzaren esanahiak bai ‘hitzei leiala’ eta bai ‘pertsona ona’ direlarik. Euskarak, honela, euskal izaerari buruzko topiko bat berresten du, ‘euskaldunaren hitza’ (erabat fidagarria den zerbait dela onartuz). Beste balore asko, lana, ekimena ala burujabetza bezala, hurrengo lerroetan hedatuko ditugu. Baina ondorioa argi dago alde hauei dagokienez; ikus dezagun.
Hizkuntza bakoitzak mundu ikuskera bat islatzen du, ingurumenarekin harremanatzeko modu hori. Eta, bide batez, erabileraren poderioz, sustatzen ditu ere. Euskera, giza balore baikorrez jositako hizkera modu hau, oso berezia eta indartsua da, eta Euskal Herria milaka urtez iraun izanaren euskarri bat izan da, zalantzarik egin gabe. Komunitate elkartua izateko laguntza eman digunak oso argia ematen du.
Itzuli diezaiogun mesedea. Gehienetan ez gara bere altxorrak ikusteko gai izan, eta irakasten dugunean oinarri horiek ez ditugu lantzen. Alda dezagun joera hori, bai euskara eta bai Euskal Sena biziberrituz.
Edukin honi buruzko bertsio luzeagoa nahi baduzu, jo Euskal Senaren Oinarrizko Dokumentura. Gako hauei buruzko bertsio laburrak nahiago badituzu, jarraitu hemengo gakoetan nabigatzen.
Utzi erantzuna