Bizitzaren ikuspegi erlatibista, malgua, patxadaz hartzekoa dakar euskarak.
Euskalduna, kanpotarrek gutaz duten topiko baten aurka, ez da burugogorra, zurruna, edota jakinduri gutxikoa (txiste barregarri horrek dioen bezala, kulturen maila altxatzen dituzten harrien pisuaren funtzioan neurtuz).
Esate baterako, bizitza eskema absolutuetan interpretatzea okerra dela berez daki. Zera ez da gauzak era binarioan neurtu, ‘bai ala ez’ eran. Bizitza lausoa da, ‘fuzzya’, aldakorra eta kontraesankorra. Euskaraz oso ondo dakigu, edozein gauzak dira -tasun eta -keria. Eta, bide batez, edoizen gauzak ditu -tasunak eta -keriak. Harrokeria (fanfarronería, soberbia) okerra izan daiteke, baina bada harrotasun (orgullo) sanoa ere. Gogortasuna (dureza) bertutea izan daiteke, baina gogorkeria (crueldad, violencia) inoiz ez. Bizitzaren ikuspegi erlatibista da: ez du zentzurik zerbaitekin zurrunki lerrokatzeak, laster ala berandu aldatuko bada, eta aldatzen denean malguki egokitu ezin bagatzaio.
Atzizki horiekin kideekiko maitasuna adierazten dugu ere, gainera. Itsuek itsutasuna (ceguera) eta gaixoek eritasuna (enfermedad) dute, baina, horrela, hor errurik ala akatsik ez dagoela adierazten dugu. Noiz daude horiek? Itsua ez den batek itsukeria (obstinación) duenean; ala benetan gaixoa ez dagoen batek, zerbait lortzeko, gaixokeria antzesten duenean.
Horregatik, euskaldunak bizitza malgutasunarekin eta bere aldaketekin bizi du, zurruntasunik gabe eta ulermen osoz. Horrela dabil munduan, txapela buruan. Filosofikoki, existentzia ‘aurkakoen dantza eta jokoa’ delakoan oinharritzen dela onartzen du. Planetako jakinduria tradizio handiek azpimarratzen duten bezala, berriz ere. Bizitzaren gatazkak naturak garatzeko duen modua direla onartzea da koska.
Horrekin lerrokatzen da euskaraz patxadaz! delako jarrerari ematen zaion arretan, ‘hartu lasaiean, ez larritu’. Horren beste adiera izanik ‘gauzak ondo egitea’: patxadaz egina dago ‘zentzuz egia dago, era zilegian eta zuzenean’.
Edukin honi buruzko bertsio luzeagoa nahi baduzu, jo Euskal Senaren Oinarrizko Dokumentura. Gako hauei buruzko bertsio laburrak nahiago badituzu, jarraitu hemengo gakoetan nabigatzen.
Utzi erantzuna