Amatasuna eta Emetasuna baloratu eta sustatu itzazu, dio Euskal Senak
Amatasunaren eta emetasunaren izana eta baloreak berreskuratzea dugu helburu, androk zein gizonok. Amatasuna eta emetasuna, Amalur eta Etxearen gorpuzte gisa, bizitza ikusteko gakoa da guretzat. Amatasuna, emetasuna eta sorgintasuna hazi beharko genituzke gure baitan, hots, Naturarekin bat egitea dugu helburu (sor-gin, sortu eta egin).
Euskal matriarkalismoa akaso hau ez zen eman era absolutuan, baina hein handian eman zenik ukagaitza da. Atzerriko antropologo gehienek argi ikusten dute euskal gizartean eta kulturan emakumearen presentzia nabariagoa dela (sendien erabakietan, adibidez).
Edukin honi buruzko bertsio luzeagoa nahi baduzu, jo Euskal Senaren Oinarrizko Dokumentura. Gako hauei buruzko bertsio laburrak nahiago badituzu, jarraitu hemengo gakoetan nabigatzen.
urtzi
Amatasuna gizonok ezin dugu hazi gure baitan, akaso amatasunak daukan garrantzia azpimarratu, aitatasuna bezala. Bestela balantzak alde batera egingo luke, beste alde batean badago ere. Hona proposamenak, aztertzeko:
Emakumetasuna/Gizontasuna
Aitatasuna / Amatasuna
Emetasuna / Gogortasuna
Alabatasuna / Semetasuna
Aitontasuna-Aititetasuna/ Amonatasuna-Amamatasuna-Amatxitasuna… eta nahi dituzuen tasun guztiak orain arte mundu ikuskera famatu guzti hori, gehienok, erdaraz zurrupatu baitugu. Aurrera.
Xabier Renteria-Uriarte
Munduikuskera ez-europarretan balizko hedatua da esistentzia aurkakoetan bilakatzen dela: printzipio negatibo/positiboa, Shakti/Shiva, Yin/Yang ezaguna eta, ikuskera gehienetan akaso, txamanikoetan bezala, Emakumetasuna/Gizontasuna. Edozein izakik islatzen dituen bi indar izanik, gizakiok ere berdin omen dihardugu. Zenbait teoria psikologikoek ere jaso dute ideia (Jungek bereziki, bere anima/animus delakoekin).
Euskal munduikuskerak ere garbi islatzen du hau (Euskal Sena Taldeko Oinarrizko Dokumentuak deskribatu bezala). Nola deitu erabakitzeko, emetasunak eta amatasunak gure kulturan eta mitologian izandako pisuari begiratu genion, eta ‘amatasuna’ aukeratu. Baina dena da eztabaidagai… Eta hausnartzekoak, jakina, zure iruzkinean botatako bikoteak.
Aurrera ba! 🙂