Euskal senaren bizirautea historian zehar: euskalduntasuna

Euskalduntasuna, euskalduna izatearen sentipen, nortasun eta zerizanak, Paleolitiko iturri eztabaidagaitzak ditu, antzinate horretako aztarnak Europako gainerako herrialdeetan baino kontzentrazio handiagoan ematen baitira hemen. Europako ‘Azken Indigenak’ gara, aurre-indoeuroparrak eta, gutxienez, megalitikoak. Indoeuropar inbasioekin kolpe galanta jasan genuen, baina mantendu ginen, eta Bagauden Iraultzaren ondorioz, Erromatar Inperioaren amaieran, gure bizitzaren ikuspegia instituzionalizatzea lortu genuen Erdi Aro goiztiarrean. Eta Europako lehen Estatu demokratikoaren sorrera burutu ahal izan genuen, Nafarroako erreinua.

Konkistaren ondoren, eta gure Senaren transmisoreak desagerrarazteko erabili zen sorgin ehizaren ostean, matxinadak etengabeak izan dira (Matalaz, gamazada, karlistadak, gerra zibilean kokatzea, ETA…). Orain eten batean gara, eta garaia iritsi da euskaldun zilegi moduan erreakzionatzeko; Euskal Senari adituz, bere garrantzi historikoa onartuz, eta berarengan gizartea hobetzeko inspiratuz.

Edukin honi buruzko bertsio luzeagoa nahi baduzu, jo Euskal Senaren Oinarrizko Dokumentura. Gako hauei buruzko bertsio laburrak nahiago badituzu, jarraitu hemengo gakoetan nabigatzen.