Euskal Sena Taldea euskarak eta euskal kulturaren agerpenek atzean duten sena, izaera eta munduikuskera azaleratzeko sortu zen. Eta etorkizunean bere bizipen kontzienteak sustatzeko.
Euskal Sena ez da gure artean oso ezaguna eta aztertua den gaia. Ikertu dira espresio desberdinak, bai, eta ikasi dira ingurukoak. Baina, hein handian, zehazteke eta nabarmentzeke dugu. Eta, zer esanik ez, osotasunean esplizitatzeke.
Beraz, gogoeta zehatz batetatik abiatzen gara hemen: euskal hiztunok eta kultur eragileok nola sentitzen dugu, gaur eta hemen, euskara eta euskal kultura? Horixe da hemen lantzen duguna.
Bildu! Gonbidaturik zaude!
Zertan gara orain?
Lan Dokumentuak ari gara eraikitzen, auzolanean, aurten plazaratzeko asmoz. Bloga osatzen dutenak dira, Biltegia atalean dituzu guztiak.
Eta zuk, parte hartu nahi?
Argibideak jasotzeko: www.euskalsena.eus, euskalsena@biltzarre.eus ala xabier.renteria@ehu.eus
Ekarpenak egiteko: www.euskal sena.eus blog honetan, euskalsena@biltzarre.eus´era ala xabier.renteria@ehu.eus´era
Hurrengo Bilkurara joateko: euskalsena@biltzarre.eus
Antolaketaren berri ala kidea izateko: euskalsena@googlegroups.com
Harreman pertsonalago batetarako eta bestelako zalantzak: xabier.renteria@ehu.eus
Bideoan parte hartzeko: gidoi teknikoaren zirriborroa hemen duzu. Irudirik, musikarik, ala bestelako parte-hartzerik proposatzeko dokumentu komun bat da. Edozein ideia ongietorria da, poztuko gintuzkezun! Euskal Senaren Aurkezpen eta Gakoak plazaratzeko dokumental hau Nestor Lertxundi Beñaran bideogilearekin dugu hitz egina.
Web bidezko kontaktua
Nahiago baduzu hau, bete hurrengo formularioa, segurtasunezko ‘Captcha’ barne, eta klikatu ‘Bidali’. Eskerrik asko.
Bete beharreko eremuak izartxo, ‘*‘ batekin markaturik daude. Erosoago idazteko, mezuaren eremua gogora zabal dezakezu, eskuineko eta azpiko izkinean klikari eutsiz eta arrastatuz.
Harpidetza
Euskal Sena webgunearen eguneraketen berri puntuala jaso nahi baduzu, adieraz iezaguzu mesedez zure helbide elektroniko zehatza eta “Harpidetu” botoia sakatu, eskerrik asko.
Guri buruz argibide gehiago
Euskal Sena Taldekideak eta laguntzaileak
Editorea eta materialen ardura: Xabier Renteria-Uriarte. Antolatzaileak: Gabriel Valin, Patxi Alaña, Xabier Renteria-Uriarte. Auzolankideak: Euskal Sena Taldea eta laguntzaileak, besteak beste honakoak. Zuzenketak eta ekarpen anitzak: Xabier Odriozola, Urtzi Ihitza. Bilkuretan eta sare-foroan: Félix Zubiaga, Agurtzane Lazkano, Aintzane Lazkano, Rafael Konde. Sare-foroan edota zuzenean: Juan Inazio Hartsuaga, Josu Naberan, Odon Ulibarrena, Guillermo Piquero, Félix Placer, Inhar Agirrezabal, Aml. Bilkuretan: Félix Rodrigo Mora, Joxe Ramon Maduit, Danel Ibisate, Karmele Iribar. Bestelako ekarpenak: Anne-Marie Lagarde. Blogaren eraikuntzan: Eleder Iruzkin. Eta izena ager ez dadin nahi izan dutenak.
Mila esker guztioi, eta etortzekoak zaretenoi!
Euskal Sena Taldearen historia
4. Bilkura arte: Lan Dokumentua prozesuan da.
2019ko ekainaren 15an: Hirugarren Bilkura Ziordian.
2019ko ekainaren 14 arte: Lan Dokumentua prozesuan izan zen.
2019ko otsailaren 9an: Bigarren Bilkura Gernikan, 2019ko otsailaren 9an.
2019ko otsailaren 8 arte: Lan Dokumentuaren lehen bertsioa eratu zen, 1. Bilkurako eta Foroko ekarpenak sintetizatuz. 2. Bilkurarako. Dokumentuaren bigarren bertsioa eratu zen ere Bilkura honetarako, kideek bidalitako zuzenketak barneratuz.
2018ko azaroaren 23an: Lehenengo Bilkura Usurbilen.
2018ko azaroaren 22ra arte: Hasierako ekarpenak Biltzarreko forora izan ziren.
2017ko azaroaren 18an: Sorrera. Taldea sortzeko asmoa, Biltzarre’ren I. Bilkuran izan zen, Aubixan, atseden batetan.
Blog honen Lizentzia
Euskal Sena webgune hau Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko Creative Commons (cc-by-nc-sa 4.0) lizentziapean argitaratuta dago. Lizentzia honek lan hau beste lan batzuetan biltzea eta aldatzea baimentzen du, betiere salmentarik gabe, iturria aipatuz eta lizentzia mota berdina mantenduz gero.
Utzi erantzuna