Euskaldun izatearen mamiaren bihotzean hazi zahar-zaharra, antzinakoa, oso, datza.
Egun nekez uler dezakegu haren esangura sakona, gure aurrekoak bestelako dimentsio mota batean edo batzuetan bizi izan zirenaren lorratz sendoa.
Haren txingarrak pizturik dirau patriarkatu gordin honen atzaparretatik iheska gorderik gure herri-azpikontzientzian, eta gugan, era berean.
Urrutiko argi tipi baten moduan dir-dir ari zaigu gure arnasa bere bila joateko asmoan eta bidean jar dezagun zain balego bezala.
Arbasoen legatua gugana heldu da eta berau gure egiteko erabakia hartzea guri soilik dagokigu.
Badirudi hauxe izan daitekeela une egokia erabaki hori hartzeko, gure oharmenean antzinako deiak aldaba jo duela.
Beti egin izan dugun lez, zirkuluan eserita elkarrekin, zuhaitz, haitz, erreka… sakratu baten babespean batu al gintezke eta mintza, ele, abestu, dantzan egin, irrintzika aritu, txalapartaz lagundurik… arnastu, ausnartu, bildu, lotu…askatu…?
Behin haziaz jabeturik, hortik askatasunerako urratsa ñimiñoa da, hutsaren hurrena.
Xabi O.
Xabier Renteria-Uriarte
Ondo eta beteta sentiarazten zaituen hitz horietakoak, deskribaeziñak, erabat eskertzekoak Xabi
urtzi
poesiaz blaiturikoan
delako patriarkatua biluztu dadila
matriarkatuaren aurrean
eta berori bestearenean,
biok urtzean
etengabeko hazia izan gaitezen
beti bizirik beti hilik
inoiz gehiago ez desagertzeko
mayan, ilusioaren danboliñean.
Zu zeu, ni neu,
gu geu baigaitun/k eta!
Felix Zubiaga
Euskerari berba egiten utzi, ez betarik emon alboko abotzei, erantzuna geurean dogula, Ama Eskolak burutu>frutua bai-da Euskal Sena. Ez dela ulertzen? Que el Euskal Sena fruto es de Escuela Materna.
Felix Zubiaga
“Zertan zabiltzate?” itantzen deuskue hortik. Ba, gu barrutik euskal sena lantzen eta kanpotik datozen erdal señak salatzen. Ez besteen argiei kuku egin gurean, beste kulturei geure kultura zarraren oroitza sor deutseguelako baiño. Ondo izan.