Pasa den astean taldeko antolakuntza batzarra izan gendun Bilbon. Hartutako apunte batzuk:

Zein helburutan finka gaitezke?

. Ideiak trukatu, orain arte egin ez dugun horiekin, solaskide berriekin (aurrekoak alboratu gabe).

. Zilegitasuna irabazi gure proposamenean, ideia horiekin elikatu eta gero.

Nor solaskide? Bi mutur dauzkagu, eta bitarteko aukera:

– Kide hurbilen harremana lantzen jarraitu, jauzi handiak egin baino lehen. Ideien trukeak eta zilegitasuna gurean bilatu, gertuko jendearekin. Adibidez, gure ezagunen sarean Taldea aurkeztu, edota gertuko intelektualen zerrenda bat egin eta ideien trukea proposatu.

– Ahal denik eta jende gehienera heldu proiektuaren aurkezpen zabal batekin, gure lan dokumentuen zirriborroei laguntzak eskatuz, prentsaurreko nazional batekin (gure inguruko adituen laguntzarekin). Gero, aldizkari nazionaletan (hik hasi, aizu…) eta lokaletan hedapena.

– Erakunde sozialen jende kualifikatuaren iradokizunak bilatu, desberdinei aurkeztu (adibidez, Joxemi Zumalabe fundazioaren zerrendakoei).

Kide hurbilen harremana lehenestea erabaki zen, aurkezpen nazionala oraingoz zokoratuz eta erakunde sozialen jende kualifikatua oraindik agendan jarri gabe.

Zein formatuari ekin ideiak jasotzeko?

. Txanda-batza (teatro-kafe edo world-cafe), bertsolari baten sarrerarekin eta ‘clownclusionista’ batekin amaiera. Agate Deunan. Deialdian gure taldearen laburpena eskaini eta metodoa azalduz.

. Beste workshop edo taller formatuak.

. Hamaiketako, Bertso afaria…

. Bilkura. Formatu eraginkorrago baten izan daiteke: aurkezleari bere gaiak euskal senarekin duen erlazioa aurretik lotu dezan eskatzea; hitzaldi laburra 7-10 minutu ingurukoa; eta elkarrizketari jo 15-20 minutuz. Beste formatua, betikoa: hitzaldi askeagoa 15-20 minutuz eta elkarrizketa 5-10 minutuz.

Txanda-batza aukeratu zen, Agate Deunan, hurrengo bilkurarako formatu gisa.

Gaiak berriztu ditzakegu?

Aurrekoekin lana utzi gabe, bitxikeria batzuk proposatu ziren:

. Umorea ez dugula esaten da; egia ala gezurra?

. Euskal sexualitatea…

Ideia gehigarria

Ez zen batzarrean azaldu, baina Gabriel Valinen ideia bat da, ea ondo azaltzen dudan:

. Bailara desberdinetan euskal sena islatzen duten garapen sareak eraikitzea bertoko ekimen eta eragile sozialekin (UEMAren bidez, adibidez).