Txanda-batza plangintzaren inguruan ideia pare bat.
.-Agate Deuna egunean egin nahi genukeen Txanda-batza ez dela ekintza puntual gisa ulertu behar, baizik eta herrialde ugaritan
martxan jartzeko moduko lehendabiziko oinarrizko-plataforma, jendea eta beren iritzia gugana erakartzeko plangintza barruan.
.-Txanda-batza hartara lagunak, ezagunak, sendikoak, interesdunak… gonbidatzen joan gaitezkeela eta honela gure proiektua zabaltzeaz gain herriaren (herritarren) iritzia batzen hasi. Bospasei gai nagusi jarriko genituzke mahai gainean eztabaidagai, gai bakoitzeko aurkezle ( eta gaia menderatzen duen inor) bana. Txanda-batza bakoitzean gaiak aldatuz joan litezke, edota garrantzitsuenak errepika litezkeelarik.
Honela, urte pare baten ondoren gure txostenari gehikuntza ugari egin geniezaioke eta hurrengo urratsei (“adituak”, “jende kualifikatua”, gizarte erakundeak…) ekiteko beste abagune batean kokatuta geundeke.
Utzi erantzuna