Euskararen munduikuskera naturalista: nia gurekiko, gu etxearekiko eta etxea naturarekiko

Euskalduna bizitzari eta inguruari egokitzen zaizkio, beraiei inposatzea ez da bere joera. Adibidez, nia gutartasunean txertatzen dugu: gure etxean, gure ama, gure herrian, gurean (ez da euskalduna ‘nire sendia’, ‘nire etxea’…). Eta hizketa horretan datzala eraikitzen dugu, hots, aditzak eta esaldiak guka jartzen ditugu.

Gu etxearekiko eta naturarekiko izendatzea, eta etxeak inguru naturalarekiko izendatzea ere, ohitura da: Oihana Tellaetxe, Leixuri Portuondo, Aizpea Larralde… Eta, sarri, mapa modukoak eginez: Goitiaburularrazabal, Madariagaerrandokoa, Iturriagaetxebarria… Nor ez litzateke helduko Buenos Airesen 1920. urtean erregistraturiko Iturriberrigorrigoikoerrotaberrikoetxea sendiaren etxeko atea jotzera? Xabier izen ezaguna ere Etxebarri dugu, antzinako nafarreraz Etxa-Bier, horrela dakigularik Xabierko Frantzisko Deuna bere sendiaren jauregi ondoan eraiki zen etxe berrian jaio zela.

Gizarte modernoen kezka nagusietarako bat natura nola zaindu eta planeta pikutara ez bidaltzea denean, hara non euskarak, milaka urte atzeragotik, izadiaren zati bat besterik ez garela aldarrikatzen duela. Beste adibideetan sakontzen den ideia, sakonduko dugun bezala. 

Edukin honi buruzko bertsio luzeagoa nahi baduzu, jo Euskal Senaren Oinarrizko Dokumentura. Gako hauei buruzko bertsio laburrak nahiago badituzu, jarraitu hemengo gakoetan nabigatzen.