Bada euskal politika berezi bat, gure senekoa. Eta bada euskal ekonomia sistema berezi bat ere, gure senekoa.
ABHZ jostagarri eta burujabe batetan laburbil dezakegu:
a) Auzolanak, Batzarreak, Herri-Jabegoak eta Zuzenbide Piriniarra;
b) zentzu jostagarri eta altruista baten, eta
c) burujabetza eta askatasun gurari saihestezinaz,
horiexek dira gure politika eta ekonomia.
Edukin honi buruzko bertsio luzeagoa nahi baduzu, jo Euskal Senaren Oinarrizko Dokumentura. Gako hauei buruzko bertsio laburrak nahiago badituzu, jarraitu hemengo gakoetan nabigatzen.
urtzi
Hainbeste gurerekin kontuz, agian ez diegu besteei konpartitzen utziko.
Politikan euskara hutsezko erakundea behar dugu. Tartean eta gero ere hemengo gai batzuk eztabaidatu ditugu. Erakundetzen ez garen bitartean erdaldunen menpe bizitzen jarraituko dugu, oso jator, baina erdaldunak, izan daitezkeen arren.
Hurrengo urtarrilak 18, erakun depolitikorako elkartze irekia dugu. Lekua zehaztuko dugu.
Aurreko tasunetan Unibertsaltasuna ere geratzen zaigu eztabaidagai.
Xabier Renteria-Uriarte
“Hainbeste gurerekin kontuz, agian ez diegu besteei konpartitzen utziko.” Ez dakit oso ondo ulertzen dudan… Zehaztu zeniezaguke?
Xabier Renteria-Uriarte
“Politikan euskara hutsezko erakundea behar dugu. ” Ados, baina kontatu diezagukezu zerbait gehiago horri buruz, ala iturriren bat eman?
Dena den, hori gehiago izango litzateke euskal sena berbizitzeko proposamena, bere azterketaren atal bat baino -nere uste apalean. Akaso sakondu dezakegu han.
Eta, hori aurreikusiz, blogako sarrera gisa sartu deskribapen labur baina zabalago bat…
Xabier Renteria-Uriarte
“Aurreko tasunetan Unibertsaltasuna ere geratzen zaigu eztabaidagai.” Ez dakit oso ondo ulertzen dudan… Zehaztu zeniezaguke?
urtzi
Gure, gure, gure… hainbat aldiz errepikatzen ba dugu, ez diegu besteei beren, beren, beren jabetzen. Besteen eta gure arteko orekaz ari naiz.
Erakundea diodanean, ideologia guztiei eta erlijio bakarraren adar guztiei irekita egoteari deritzot. Gero etorriko da batzuk alboratu eta beste batzuk agian “gure” eta “beste”enganatu.
Bestela esanda, etengabeko berpizkundean eta kontzientzian datzala koxka. Aditasuna, Maitasuna… eta tasun guztiak, beraz unibertsaltasuna ere: mugagabetasuna “gure” baitan, denon baitan.