Auzolanak auzoan edo haranean auzokideen muxu-truk egindako elkarlana dira.

Batzarreak erabakiak hartzeko etxeetako ordezkarien bilkura dira maila berean, auzoetatik haran edo ‘elizaurretara’, antzina defentsa militarra ere bere gain zutelarik.

Herri-Jabegoak edo Komunalak dira ondasunen hornidurarako ondare kolektiboak.

Zuzenbide Piriniarrak bermatzen zituen horiek, karlistadak galdu eta gero kendu zigutena.

Oro har, Euskal Senaren sistema politiko-ekonomikoa osatzen zuten.

Demokrazia Zuzena delakoaren egituraketa argia dira osotasunean, funtsezko mekanismoekin. Tokiko Demokrazia lehenesten dutena, behetik gorakoa, herrialde mailako Batzar Nagusietara heldu arte.

Sistema honetan, Euskal Senaren alde desberdinak islatzen dira.

Adibidez, Batzartu edo ‘batzea-artu’ batura lortzea da, ez dago batzarrik bat ez bagatoz.

Eta Zuzenbide Piriniarrak Etxetasuna ardatz du, emetasuna erabakitzilea izan daitekeelarik, bai etxean ala batzarretan, indoeuroparren zuzenbide erromatar-germaniarrarekin gatazka argian.

Edukin honi buruzko bertsio luzeagoa nahi baduzu, jo Euskal Senaren Oinarrizko Dokumentura. Gako hauei buruzko bertsio laburrak nahiago badituzu, jarraitu hemengo gakoetan nabigatzen.